Kalitate goreneko jakiak prestatzen ditugu, etxean eginak, kontserbatzailerik eta koloratzailerik gabeak. Kalitatezko, sasoiko eta gertuko produktuak erabiltzen ditugu. Aurrez prestatutako jakiak eta kateringa eskaintzen dizkiegu enpresei eta partikularrei.
Etorri ezagutzera
Izaskun eta Alazne Larrea Gomez gara eta 2006an sortu genuen Larrea, eta halaxe eman genion forma gure amak janari prestatuen negozio bat sortzeko zeukan ilusioari. Gure gurasoak, Miguel eta Mertxe, bost urtez aritu ziren sukaldari-lanetan Hernialdeko Ostatuan eta 19 urtez Tolosako Hernialde Jatetxean.
Seriotasuna | Profesionaltasuna | Segurtasuna
Kalitatea
Ostalaritzako profesionalak dauzkagu eta kalitate kontrola, osasunaren aldetik onartua, gure zerbitzuak segurasunik handienarekin emanez.
Produktua
Kalitate goreneko produktua aukeratzen dugu, eta urte-sasoiaren arabera aldatzen dugu gure proposamena, unerik onenean dagoen merkatuko produktuari egokituta betiere. Gainera, bertako eta gertuko produktuak eskaintzen ditugu.
prestatuko dizugu janaria