Kalitate goreneko osagaiekin egindako jaki prestatuen eskaintza esku-eskura duzu Tolosako gure dendetan astelehenetik igandera (kontsultatu ordutegiak). Taldeentzako edo enpresentzako menuak ere baditugu, aurrez eskatuta eta neurrira eginak.
Gure eskaintza
Kalitatezko jaki prestatuen aukera handia eramateko: sukaldaritza tradizionala gure merkatuan oinarritutako jakiekin.
Jakien karta
Ezagutu Tolosako gure dendetan eskuragarri izango duzun karta osoa. Gure sukaldaritza tradizionaleko jakiak, jateko prest.
Hutsean ontziratuak eta mikrouhin-labean sar daitezkeen ontzietan datoz gure produktu guztiak, eta horrek aukera emango dizu sukaldeko plazerez erosotasun osoz gozatzeko.
Alergenoak adierazten dituzten etiketak daramatzate gure kartako jakiek.
Gure produktu guztien fitxa teknikoak ere baditugu.